cámaras cognex
 
 
 
Correo Electrónico E-mail
IKUSMEN ARTIFIZIALEKO SISTEMAK
ekoizpenaren %100eko denbora errealeko ikuskapena

 
ikusmen Visión Artificial, s.l. ikusmen artifizialeko teknologiez baliatuz, merkatu industrialean produktuak garatu eta bertatik bertara instalatzen dituen enpresa bat da.
 

ikusmen-eko ikusmen artifizialeko ekipoek fabrikazio lerroko prozesu automatikoen kontrola eta ekoizpenaren %100aren ikuskapenaren kontrola daramate. Fabrikazio lerroan abiadura handiz dabiltza, prozesua gelditu gabe. Prozesuak automatizatzeko gai dira, hala nola, akatsen ikuskapena, objetu eta itxuren errekonozimendua, orientazio eta posizioaren kontrola, e.a. Ekipo hauek hainbat aplikazioetarako eskuragarri bihurtu dira. Beren errentagarritasuna eta ikusmen ikuskapena behar duten edozein fabrikazio lerrora egokitzeko duten erreztasuna dela eta, industria arloan gailentzen diren enpresa gehienek erabiltzen dituzte.
 

Amaierako produktuen kalitatea ziurtatzeko, akastun piezak baztertzeko, ekoizpena errentagarria izateko eta ikusmen ikuskapen automatiko oro burutzeko ikusmen-eko ikusmen artifizialeko ekipoak hautabide errentagarriak eta seguruak dira. Gainerako sistemekin arazorik gabe egokitzen dira, lana koordinatuta burutuz eta objektiboki ikusteko aukera emanez.
 

ikusmen maila goreneko teknikariez osoturik dago. Hori dela eta, ikusmen artifizialeko ekipo bat instalatzeko orduan bezeroren beharrizanei egokitzen zaien zerbitzua eskeini dezake.